Beleixeguaixe txartelak eguberritako sariak banatu ditu

Guaixe 2017ko urt. 13a, 09:59
Beleixeguaixe txartelak urte guztian ibarreko 80 establezimendutan abantailak eskaintzen ditu.

Eguberri garaia makina bat erosketa egiteko erabiltzen dugu. Haiek Sakanan egitea sustatu nahian Guaixe fundazioak pizgarria eskaini nahi izan dizkie bere 1.500 bazkideei: BeleixeGuaixe txartelarekin abantailak eskaintzen dituzten ibarreko 80 establezimenduetan baino gehiagotan eguberrietan erosketak egindakoen artean 30 euroko hiru erosketa txartel zozketatzea.

Eskaintza bere egin zuten bazkideek eta erosketa egin ondoren euren datuekin parte hartze txartelak bete zituzten. 195 txartel jaso dira Sakanan barnako establezimenduetan. BeleixeGuaixe txartelarekin abantailak eskaintzen dituzten establezimenduetan 30 euro gastatzeko txartela eskuratu duten bazkideak: Mª Cruz Mundiñano Oraien, Alberto Lorea Gonzalez eta Itziar Flores dira.