Trafikoak 4 hildako utzi zituen 2016an

Guaixe 2017ko urt. 14a, 09:43

Euriagatik aste honetan Sakanako Autobian (A-10), Urdiain parean, izandako istripua. Argazkia: Foruzaingoa.

Nafarroan 25 izan ziren hildakoak, %16 ibarrean.

Sakanan izandako zirkulazio istripuetan lau pertsona hil ziren joan den urtean, bi oinezko eta auto eta motor gidari bana. Nafarroako hildako guztien %12 sakandarrak ziren, herrialdeko populazioaren %3,16 besterik ez garenean. Ilbeltzaren akaberan auto batek Etxarritik Arbizurantz oinez joaten zen gazte bat arbizuar harrapatu eta hil zuen, gidariak ihesari eman zion. Otsaila hasieran Burlatako gizon bat autoarekin bidetik atera eta Aizkorbeko etxe baten kontra jo ondoren hil zen. Martxo hasieran, berriz, Etxarri Aranatz erdigunean auto batek herriko andrea harrapatu eta hil egin zuen. Azken ezbeharra Lakuntzan gertatu zen agorrilaren erdialdean, motor batek eta furgoneta batek talka egin eta motor gidari lakuntzarra hil zen.