Amuarrain-kume gehiago, baina espeziea egoera ahulean

Guaixe 2017ko urt. 14a, 12:00

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak jakinarazi duenez, Nafarroako izokin-eremuko amuarrain-kumeen dentsitatea hirukoiztu egin zen 2015etik 2016ra. Hala, hektareako 1.645 arrainkume zeuden. Horrek ekarri du dentsitatea guztira 2016ean 2.295 amuarrainetara igotzea hektarea bakoitzeko (2015ean, 1.183 izan ziren). Hala ere, amuarrainaren balio osoa Nafarroan 1992an izan zen batez bestekoaren azpitik jarraitzen du (% 20).

Sakanari dagokionez, Arakil eta Larraun ibaiek arrainkumeen ekoizpenean "nahiko" bat dute. 1.872 hektareako, gutxienekoa 100 denean. Baina helduen eta gazteen dentsitate ahula edo oso ahula izaten jarraitzen du. Amuarrain gazteen kasuan hektareako, gutxienez, 600 bat egon beharko lukete eta 457 daude. Helduei dagokionez, gutxienez, 200en bat beharko lukete eta 119 dira.