Idiazabalek bost gaztandegiri aitortza

Guaixe 2017ko urt. 15a, 12:00

Ordiziko eguberritako ezohiko feria baliatuz, Idiazabal jatorri izendapenak nazioarteko lehiaketetan saria lortutako gaztandegien aitortza egin zuen. Izendapeneko Kontseilu Arautzaileko Presidente Jose Mari Ustarrozek saritutako gaztandegiek izendapenaren eta Idiazabal gaztaren zabalkundeari egiten dioten ekarpena eskertu zuen.

Joan den urtean 54 gaztandegik nazioarteko 112 sari eskuratu zituzten. Sakandarrei dagokienez, martxoan Vic-en jokatu zen Lactium sariketan Agurainen June gazta ekoizten duten Julen Karasatorre etxarriarrak eta Nerea Luis lakuntzarrak brontzezko Lactium saria eskuratu zuten. Donostian jokatu zen Munduko Gazta Txapelketan dominak eskuratu zituzten ibarreko honako gaztandegiek: Izurdiagako Ezkurra, Unanuko Balda, Artola y Otros, Arbizuko Araña-Etaio eta Altsasuko Patxi Amillanorena.

Lotura: http://guaixe.eus/sakana/1479825661773