Joanes Bakaikoak galdu egin zuen debutean

Guaixe 2017ko urt. 16a, 11:40

Peñak eta Salaberrik 22 et a11 irabazi zieten Joanes Bakaikoari eta Ladis Galarzari

Asteburuan hasi zen Zilarrezko Binakako Txapelketa. Txapelketa horren barruan, larunbatean, Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarrak Asegarcerekin debutatu zuen, Labrit pilotalekuan senitarteko, lagun eta zale asko alde zituela. Ladis Galarza bikote zuela, Peña eta Salaverri izan zituzten aurkari. Tamalez etxarriarrak ezin izan zuen garaipenarekin debutatu, Peñak eta Salaberrik 22 eta 11 irabazi baitzieten, baina txapelketa hasi besterik ez da egin eta oraindik asko erakusteko du pilotari etxarriarrak.

Martija gaur sartuko da lehian
Etxeberriko Julen Martijak, bestalde, gaur ekingo dio Zilarrezko Banakako Txapelketari. Errandonearekin bikotea osatuta, Elordi eta Erostarbe izango dituzte aurkari gaur, 16:30ean, Tolosan abiatuko den jaialdian.  

Datorrena
Zilarrezko Binakako Txapelketako 2. jardunaldian, Errandoneak eta Martijak ostiralean jokatuko dute, 20:00etan, Galdakaon, Peña II.aren eta Salaverriren kontra. Bakaikoak eta Ladis Galarzak, aldiz, larunbatean jokatuko dute, Labriten, Arteaga II.aren eta Erasunen kontra, 17:45ean abiatuko den jaialdian.