Lagun Arteak galdu eta Etxarrik berdindu

Guaixe 2017ko urt. 16a, 11:42

Preferente maila. 15. jardunaldia. Berriozar 2 – Lagun Artea 1 / Arrotxapea 3 – Etxarri Aranatz 3

Preferente mailako 15. jardunaldiak soilik puntu bat utzi du Sakanan. Lagun Artea punturik gabe etorri zen Berriozartik. Lakuntzarrek, partida hasi eta berehala, Berriozargoen ateari behin eta berriz eraso egin zioten, baina bikain defendatu ziren Iruñerrikoak. Gutxinaka aurrerago jokatzen hasi ziren etxekoak eta 20. Minutuan lehen gola sartu zuen Berriozarrek. Bigarren zatian joera berberak jarraitu zuen eta, azkenean, Laguneko Asierrek bana berdintzea lortu zuen. Partida berdinketarekin bukatuko zela zirudienean, 85. minutuan Laguneko atezainak penaltia egin zuen eta Berriozarrek garaipenaren gola sartu zuen. Lagun berdintzen saiatu zen baina, azkenean 3 puntuak bertan gelditu ziren eta sailkapenean azkena den Berriozarrek denboraldiko euren bigarren garaipena lortu zuen.

Iruñean, berdin, hiruna berdindu zuten Arrotxapeak eta Etxarri Aranatzek. Bi taldeen arteko lehia oso borrokatua izan zen eta bi taldeak parez-pare ibili ziren. Goikoetxeak Etxarri Aranatz aurreratu zuen, corner bati esker, baina Arrotxapeak atsedenaldia baino lehen berdindu egin zuen. Bigarren zatian Arrotxapeakoak aurreratu ziren corner baten ondoren Tornosek txilenaz sartutako gol ikusgarri bati esker. Etxarrik berehala erantzun zuen eta Goikoetxearen jaurtiketa ikusgarri batekin eta Garaten buruz buruko jokaldi batekin 2 eta 3 aurreratu ziren. Baina Arrotxapeakoak berdinketaren gola sartzea lortu zuen eta puntu bakarrarekin itzuli ziren etxarriarrak Iruñeatik.

Bidezarrak eusten dio preferente mailako lidergoari, 34 punturekin. Beti Casedano bigarrena da, 28 punturekin, eta Lagun Artea hirugarrena, 26 punturekin. Etxarri Aranatzek 7. Postuan jarraitzen du, 21 punturekin. Asteburuan sailkapenean 5.a den Arrotxapearen kontra ariko da Lagun Artea eta sailkapenean 13.a den Artajonés izango du aurkari Etxarri Aranatzek.