Euriteak errepideetan eragina utzi du

Uharte Arakilen ibaia gainezka egin eta errepidea moztu du. Argazkia: @DBaltegi.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Sakanan lau errepide daude itxita eguraldiaren ondorioz. Irurtzun eta Latasa artean itxita dago NA-1300 errepidea, Larraun ibaiak gainezka egin duelako. Bestetik, Irurtzun eta Asterain lotzen dituen NA-7010 errepidean, Errotz pasata ere ibaia gainezka egin du eta errepidea moztuta dago. Erroztik Urritzolara daraman NA-7065 errepidea ere moztuta dago, zubian. Beraz, Urritzolara joan edo handik atera nahi duenak Etxarrenera daraman dermioko bide asfaltatua erabili behar du. Azkenik, ibaiak gainezka egin du Uharte Arakilen eta Irañetarako eta Aralarko monasteriorako NA-2410 itxita dago.