Uda bukaeran, irailaren 19an, Mikel Luzeak bere 20. urteurrena ospatu zuen Iruñeko Baluarte Jauregian. Ekitaldi honetan Mikel Luzeak eta bere talde artistikoak –Ione Erice, Alberto Manchado eta Alicia Najera– azkenengo ile bilduma eta “Mikel Luzea 20 años de ilusión” documentala aurkeztu zuten.
Mikel Luzea Espainiako ile apaintzaile ezagunenetakoa da nazioartean. 1996. urtean, Londonetik Iruñera itzuli zenean ireki zuen bere lehen ileapaindegia. Hala hasi zen Mikel luzearen ibilbidea ile apaintzaile gisa. Gaur egun moda-modako aldizkariek arreta berezia eskaintzen diote bere estiloari eta aldizkari nagusietan azalean noiznahi agertzen dira bere bildumak. Telebistan ere eskarmentu handia du, urte askotan azaldu da oso estilo aldatuarekin hainbat eta hainbat saiotan. Atzetik talde profesional bikaina dauka Mikel Luzeak, horrekin batera kosmetika etxe garrantzitsuenentzat egin du lan, eta gaur egun, Revlon Professional multinazionalarentzat arte kolaboratzaile gisa dihardu, nazioartean.
Baluarten, lau orrazkeraz osatua, ERAK ile bilduma aurkeztu zuen. Elementu originalak eta inoiz erabili gabeak jarri zituen ilean, bereziki kateorratza edo “imperdible” delakoa izan zen protagonista. Kateorratzak aukera handia ematen du orrazkera bereziak sortzeko. Aurkezpeneko argazkietan eta desfilean erabili zituen jantziak Cristina Najerak eta biok diseinatu genituen lau estilismotan. Arroparen diseinuak lau baldintza bete behar zituen: txuria izan behar zuen, goiko aldea bolumenarekin, lisatzeko erraza eta aise garraiatzeko modukoa.
Azken baldintza oso garrantzitzua Luzearentzat, izan ere, ERAK bilduma geroztik aurkeztu du Londongo Royal Albert Hall-en, Panama hirian Hego Amerikaren aurrean eta Madrileko Salon Look Ifeman (Europako feria garrantsitzuenetarikoa). Lau baldintzak kontuan genituela lanean hasi eta argazkian ikusten den estiloa erakutsi genuen.