guaixe.eus

Arakilgo Udalak bi ikastaro prestatu ditu

  Kultura  Arakil  Ihabar

Batukada eta antzerkia. Bi horiek ikasteko aukera eskaintzen du Arakilgo Udalak. Batukada irakaslea Oskar Estanga izanen da. Berarekin perkusioa jotzen otsailaren 6an hasiko dira, astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 22:00etara. Bestetik, antzerki ikastaroko irakaslea Jon Barbarin izanen da. Haren klaseak otsailaren 6an hasiko dira. Eguna eta ordutegia taldeak zehaztuko du.

Bi ikastaroak Ihabarren izanen dira. Hilaren 31ra arte eman daiteke izena Arakilgo udaletxean, 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetan. Arakilen erroldatuek 70 euro ordaindu behar dituzte, ez daudenek 90.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak