Antzerkitik elkartasun

Guaixe 2017ko urt. 22a, 11:59

Tarima Beltza antzerki taldeko eta Mila Kolore elkarteko kideek antzezlana aurkeztu zuten.

Tarima Beltza antzerki taldeak beste erkidegoetako taldeekin elkar trukeak egiten ditu. Kanpokoak Altsasun egiten dituzten emanaldietako sarrerak herriko taldeendako bideratzen ditu. Hilaren 28an Amurrioko Aimara taldeak Yo soy la revolución antzezlana jokatuko du. Sarreratik ateratako dirua Mila Kolore eta Altsasuarrak Aske taldeendako izanen dira. Joan den urtean Josefina Arregi klinikarendako izan zen. Sarrerak dagoeneko Iortia kultur gunean eros daitezke.