Ikuskizun garratza eta barregarria

Guaixe 2017ko urt. 20a, 13:15

Larunbatean, 20:00etan, Olatzagutiko kultur etxean.

Rafael Maza aktoreak Fabioloren papera jokatuko du. Fabiolo Madrilgo aberaskume bat da.  Pertsonaia lotsagabea, ahogaiztoa eta makarra da, oso aberatsak bakarrik izaten diren eran. Umore handiko aberaskume berezi horrek bizitza nola ikusten duen kontatuko digu. Ahotsa eta gorputza erabiliz pertsonaia dibertigarrienen imitazio paregabeak eginen ditu. Mazas aktore polifazetikoak Fabioloren larruan ikusleen barre-algara eraginen du edozein keinu edo detaile txikirekin. Bere istorio zentzugabe eta surrealistak kontatzen dituen bitartean, gaur eguneko gai eta arazoez ere aritzen da: langabeziaz, kaleratzeez...

Fabiolorekin, Pedralbes kaleko jauregitxo berezi bat bisitatzeko aukera izanen da, eta gogoeta eginen du izugarrizko bizimoduari buruz. Baina, argi! Fabiolo lotsagabea da eta bururatzen zaion guztia aurpegira esatera ohituta dago,  ikuspuntu fashion batetik, estiloz eta dotoreziaz.

Fitxa artistikoa
Antzezlea: Rafael Maza
Egilea: Rafael Maza, Alberto Galvez
Zuzendaritza: Rafael Maza, Fernando Gallego, Marcos Chanca eta Alberto Galvezen laguntzarekin.