Astelehen Zoriontsuak hitzordu berria

Guaixe 2017ko urt. 20a, 09:45

Astelehenean, 19:30ean, Irañetako Txapel Azpi elkartean.

Astelehenak bestelakoak bihurtu nahi zituzten. Eta, gainera, edozein gairen inguruan euskaraz hitz egiteko helburua zuten. Horrela sortu zen Astelehen Zoriontsuak. Astelehen batean elkartu eta testuak, ikus-entzunezkoak edo intereseko gairen bat abiapuntu hartuta haien gainean euskaraz aritzen dira. Astelehen Zoriontsuak-en aurtengo aurreneko hitzordua Irañetako elkartean jarri dute astelehenerako. Euskal Herriko geologiaren historia ezagutu nahi duenak hara biltzeko aukera izanen du.