Altsasuar bat Sorturen nazio-kontseilurako hautagai

Guaixe 2017ko urt. 20a, 10:15

Joseba Garmendia. Argazkia: Goierriko Hitza.

Sortu alderdiak bere “birfundaziorako” prozesua bihar despedituko du, Bilboko Euskalduna jauregian. Zohardia txostena eta nazio-kontseilu osatuko dituzte. Azken hori alderdiaren zuzendaritza nagusia da eta 29 kidez osatuta izanen da. Haietako 14 aukeratuak dituzte eta gainontzeko 15ak bozketa bidez hautatzen ari dira. Postu horiek betetzeko 38 hautagai (%81 gizonezkoak eta %19 emakumezkoak) daude eta haietako bat da Joseba Garmendia altsasuarra. Txostenari dagokionez, %91ko babesarekin onartu zuten eta kongresura izena eman dutenek 919 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte.