Lagun Arteak berdindu eta Etxarrik irabazi

Guaixe 2017ko urt. 23a, 11:14

Etxarri Aranatz orain seigarrena da sailkapenean.

Preferente maila. 16. jardunaldia: Arrotxapea 1 – Lagun Artea 1 / Artajones 0 – Etxarri Aranatz 3

Preferente mailako 16. jardunaldian gure taldeek ez dute galdu. Larunbatean Arrotxapean jokatutako lehian Lagun Arteak bana berdindu zuen Arrotxapearekin. Partida oso lehiatua izan zen. Lehen zatian Lagun Arteak dominatu zuen eta joko oso bizia ezarri zuten lakuntzarrek; jokaldi askotan aurreratzeko aukera izan zuten. Baina corner baten ondorioz Arrotxapea izan zen markagailuan aurreratu zena. Nolanahi ere, lakuntzarrek ez zuten etsi eta bi minutura Davilak berdindu egin zuen. Bigarren zatian Arrotxapeakoak biziago aritu ziren, baina izan zituzten aukerak ez zituzten probestu eta bana berdindu zuten.

Artaxoan, bestalde, garaipen ederra lortu zuen Etxarri Aranatzek. Artaxoak baja ugari zituen eta nabaritu egin zen. Partida hasi eta berehala gola sartu zuen Garatek, Etxarri aurreratuz. Bigarren zatian Garatek bigarrena sartu zuen eta hirugarrena atea propioan sartu zuen Beramendik. Artaxoak 10 jokalarirekin bukatu zuen, zituen bajak zirela medio eta partidari buelta emateko ez zen gai izan.

Bidezarra da preferente mailako liderra (37 puntu). Lagun Arteak hirugarren postuan jarraitzen du (27 puntu) eta Etxarri Aranatzek postu bat egin du gora eta seigarrena da (24 puntu). Asteburuan Lagun Arteak sailkapenean 13.a den eta Etxarri Aranatzen kontra galtzetik datorren Artajonés hartuko du Zelai Berrin eta Etxarri Aranatz sailkapenean 23 punturekin 8.a den Donezteberen kontra ariko da San Donato futbol zelaian. Arerio zuzena da eta, beraz, sailkapeneko postuak daude jokoan.