Gartzia Ximenez errege izendapena gogoratu zuten

Guaixe 2017ko urt. 26a, 16:26

Talde argazkia atera zuten ostiralean bildu ziren guztiak.

San Pedro ermitako ateburuan idatzitakoak dio Gartzia Ximenez 717ko ilbeltzaren 20an aukeratu zutela. 600 gizonen artean, berdinen artean, izan zen aukeratua errege, beste monarkia batzuetan jainkoaren graziaz egin zen. Ostiralean 1.300 urte bete ziren. Marcos Alvarez Basartek eta Juanma Galanek urteurrena gogoratzeko herritarrak Urdiaingo eta Altsasuko San Pedro ermita inguruan biltzera deitu zituzten. 30 bat herritar elkartu ziren. Elkartutakoen artean ardoa banatu ondoren, Gregorio II.a Aita Santuaren 717ko agorrilaren 30eko bulda irakurri zuten. Han aukeraketaren berri ematen da.

Gerrek, inbasioek eta bestelakoek eragindako erreketekin mendetan artxiboak galdu dira Sakanan. Aipatu buldaren berri Urdiainen eta Altsasuren arteko 1.647ko auzi baten dokumentazioaren artean opatu zuen Rafael Karasatorre ikerlari etxarriarrak eta bere historia blogean du irakurgai.

Ilbeltzak 20
Ostiraleko ekitaldiko deitzaileen iritziz, nafarrendako eta burundarrendako egun hori garrantzitsua izan beharko luke. Urtero ilbeltzaren 20an ekitaldi bat egitera deitu dute.