Urtea 84 langabe gutxiagorekin itxi genuen

Guaixe 2017ko urt. 27a, 08:41

2016n langabezia %6,7 jaitsi zen, aurreko urteko %23,61eko jaitsieratik urrun.

Joan den urtea 1.252 sakandar langabezian genituela hasi genuen. Despeditu, berriz, 1.168rekin. Nafar Lansaren izena emandakoak 84 gutxiago izan ziren. 2016an ibarreko bederatzi herrietan jaitsi zen langabezia: Irañeta, Uharte Arakil. Arruazu, Arbizu, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia. Gainontzeko seietan igo egin zen. Ehunekoa pixka bat jaitsi bada ere, langabetuen ia erdia altsasuarrak dira.

Joerari jarraituz, pixkanaka, langabezia emakume aurpegia hartzen ari da. Urtean zehar zenbait hilabetez hamar langabetutik sei ziren emakumezkoak. 2016ako abenduaren 31n ibarreko 1.168 langabeetatik 665 emakumezkoak ziren, %56,03. Urte betean Nafarroko Enplegu Zerbitzuan izena emanda zeuden emakumezkoak 36 gutxiago ziren; langabezia jaitsieraren %42,86. Aurreko urtea 503 gizonezkoa langabezian zeudela despeditu genuen, %43,07. Urte betean 48 gizonezko gutxiago zeuden Nafar Lansareren zerrendetan, Sakanako langabeziaren jaitsieraren %57,14.

2016 urteak berretsi duen beste joera bat hauxe: zenbat eta adin handiagoa izan orduan eta zailagoa lana opatzea. Ibarreko langabeen erdia, %50,68 (0,2 puntu gehiago), 45 urte edo gehiago zituen urte akaberan: 592, aurreko urteko azken egunean baino 40 gutxiago. 25 eta 44 urte artekoen adin taldean 452 (%38,7; 1,56ko jaitsiera) sakandar zeuden urte akaberan lan bila, aurrekoan baino 52 gutxiago.  Azkenik, gazteen lana opatzeko zailtasunaren adierazle da 25 urte baino gutxiagokoen adin tartea izan dela 2016an langabetuetan igo dena: 124 (%10,62; 1,35 puntuko igoera), aurreko urtean baino 8 gehiago.

Sektoreei erreparatuta, aldaketa gutxi. Hamar langabetu sakandarretik seik, %60,62 (0,72ko igoera),  zerbitzuen sektorean lan egin nahiko luke; 708 hain zuzen ere, aurreko urtean baino 42 gutxiago. Industrian aritzeko prest zeuden ibarreko langabeak %25,43 ziren (0,43 gehiago); 297, 2016ko lehen egunean baino 16 gutxiago. Eraikuntzan lan egiteko lan eskaerak %5,39 ziren (1,08 gutxiago); 63, urte baten bueltan 18 gutxiago. Bestetik, lehen sektorean lan egiteko interesa langabeen %1,88k izan zuen (0,36 puntu gutxiago), 22 sakandar, 6 gutxiago urte betean. Aurretik lan eskarmenturik ez izan eta aurreneko lanpostua lortu nahi zutenak urte akaberan %6,68 ziren (0,29 gehiago); 78 sakandar, aurreko urtean baino bi gutxiago.

Udalerria   2016-12-31 2015-12-31   Aldea
  Guztira Sak % Guztira Sak %  
Altsasu 543 46,49 619 43,37 -76
Arakil 43 3,68 40 3,43 3
Arbizu 51 4,37 54 4,07 -3
Arruazu 4 0,34 5 0,32 -1
Bakaiku 15 1,28 13 1,2 2
Ergoiena 14 1,2 11 1,12 3
Etxarri Aranatz 127 10,87 123 10,14 4
Irañeta 5 0,43 7 0,4 -2
Irurtzun 152 13,01 149 12,14 3
Iturmendi 16 1,37 19 1,28 -3
Lakuntza 53 4,54 48 4,23 5
Olatzagutia 83 7,11 96 6,63 -13
Uharte Arakil 33 2,83 37 2,64 -4
Urdiain 21 1,8 22 1,68 -1
Ziordia 8 0,68 9 0,64 -1
Sakana 1168 100 1252 93,29 -84

 

Langabezia. Generoa        
  2016-12-31   2015-12-31   Aldea
  Kopurua % Kopurua %  
Gizonezkoak 503 43,07 551 44,01 -48
Emakumezkoak 665 56,93 701 55,99 -36
  1168   1252    

 

Langabezia. Adina        
  2016-12-31   2015-12-31   Aldea
  Kopurua % Kopurua %  
<25 124 10,62 116 9,27 8
25-44 452 38,7 504 40,26 -52
>=45 592 50,68 632 50,48 -40
  1168     1252  

 

Langabezia. Sektoreak        
  2016-12-31   2015-12-31   Aldea
  Kopurua % Kopurua %  
Lehen sektorea 22 1,88 28 2,24 -6
Industria 297 25,43 313 25 -16
Eraikuntza 63 5,39 81 6,47 -18
Zerbitzuak 708 60,62 750 59,9 -42
Aurretik enplegurik gabe 78 6,68 80 6,39 -2

 

Sakanakoa Nafarroako langabeziaren %
Urtea %  
2016 2,92  
2015 2,9  
2014 3,43  

 

Langabeziaren garapena    
Data Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak
2009 / 06 1230 619 611
2009 / 12 1342 630 712
2010 / 06 1438 666 772
2010 / 12 1500 672 828
2011 / 06 1505 698 807
2011 / 12 1603 764 839
2012 / 06 1661 794 867
2012 / 12 1864 924 940
2013 / 06 1842 941 901
2013 / 12 1770 898 872
2014 / 06 1545 701 844
2014 / 12 1639 801 838
2015 / 06 1281 545 736
2015 / 12 1252 551 701
2016 / 06 1097 430 667
2016 / 12 1168 503 665


Kontratazioetan, gizonezkoenak behera
Joan den urtean sakandarrek 7.435 kontratu sinatu zituzten, aurrekoan baino 443 gutxiago, %5,62 gutxiago. Nafarroan, berriz, kontratazioak %5,52 igo ziren. Gizonezkoen kontratazioak behera egitean generoen arteko parekotasuna lortu da, eta kontratuak erdibana banatzen dira emakumezkoen (%49,94) eta gizonezkoen (%50,06) artean. Bestalde, azken hiru urteetan joera bera mantendu da: Sakanan sinatutako hamar kontratuetatik bederatzi (%93,93; 0,54ko jaitsiera) hasieratik aldi batekoa da. Joan den urtean mugagabe bihurtu ziren kontratuen %3,31 (0,42eko igoera). Azkenik, 2016an hasieratik mugagabe ziren kontratuak %2,76 izan ziren (0,16ko igoera)

Kontratu kopuru bera sinatuta ere, emakumezkoen langabezia handiagoa da, izan ere, gizonezkoek baino aldi baterako kontratu gehiago sinatzen dituzte (140). Gainera, emakumezkoen gizonezkoen baino sinadura gutxiago daude hasieratik mugagabeak diren kontratuetan (125-80) eta mugagabe bihurtzen diren kontratuetan (175-71).

Sakanan 2016an lan egiteko sinatutako kontratuen %54,12 zerbitzuen sektorean aritzeko zen . Industriak kontratuen %41,49 bereganatu zituzten . Eraikuntzako sektoreak kontratazioaren %3,59 hartu zituen. Eta, azkenik, lehen sektoreak %0,79. Ibarrean sinatutako kontratuak Nafarroakoen %2,08 izan ziren (0,24 gutxiago). Sakana herrialdeko populazioaren %3,15 gara.

Kontratuak. Generoa          
  2016   2015            Aldea
  Kopurua % Kopurua %  
Gizonezkoak 3722 50,06 4163 52,84 -441
Emakumezkoak 3713 49,94 3715 47,16 -2
Guztira 7435   7878             -443

 

Kontratuak. Motak          
  2016   2015   Aldea
        Kopurua                %       Kopurua                %  
Hasi Mugagabe 205 2,76 208 2,64 -3
Hasi aldi baterako 6984 93,93 7442 94,47 -458
Mugagabe bihurtua 246 3,31 228 2,89 18
Guztira 7435   7878   443

 

Kontratuak. Sektoreak          
  2016   2015   Aldea
  Kopurua % Kopurua %  
Abeltzaintza 59 0,79 32 0,41 27
Industria 3085 41,49 3508 44,53 -423
Eraikuntza 267 3,59 205 2,6 62
Zerbitzuak 4024 54,12 4133 52,46 -109
Guztira 7435   7878   443

 

Kontratuak. Sakanakoak Nafarroan sinatutakoen ehunekoa
Urtea %      
2016 %2,08      
2015 %2,32      
2014 %2,47      

 

Kontratuak. Nafarroan
Urtea Kopurua
2016 357.723
2015 338.998
2014 293.979