Lagun Arteak Artajonés menpean hartu zuen eta Etxarrik eta Doneztebek berdindu zuten

Guaixe 2017ko urt. 30a, 13:14

Lagun Arteak 3. postuari eusten dio.

Preferente maila. 17. jardunaldia: Lagun Artea 3 – Artajonés 0 / Etxarri Aranatz 1 – Doneztebe 1

Preferente mailan, Lagun Arteak etxean jokatu zuen Artajonés taldearen kontra. Lakuntzarrak irabaztera atera ziren hasieratik, eta Artajonés taldeak, aldiz, ez zuen behar bezala partidan sartzen jakin. Horrela, Salgadok 5. minuturako aurreratu zuen Lagun Artea. Artajonés kontraerasoak sortzen ahalegindu zen, baina sortutako jokaldiek ez zuten fruiturik izan eta atsedenaldia baino lehen Lagun Arteako Anderrek bigarrena sartu zuen. Bigarren zatian partidak bere horretan jarraitu zuen. Lagun Arteak behin eta berriz eraso zuen eta, azkenean Garik hirugarren gola sartu zuen eta horrela despeditu zen partida.

Etxarri Aranatzen, berriz, bana berdindu zuten Etxarrik eta Doneztebek. Etxarri Aranatzek jokoaren agintea hartu zuen, baina Doneztebe izan zen markagailuan aurreratu zena, partida hasi eta ordu laurdenera. Etxarri Aranatzek ez zuen behera egin, Doneztebe estutu zuen eta Mikel Goikoetxeak berdintzea lortu zuen handik ordu laurdenera. Etxarrik jokaldi ederrak sortzen jarraitu zuen eta aukera politak izan zituen, baina ez zuen asmatu. Bigarren taldeak bi taldeak paretsu ibili ziren eta biek izan zituzten aukerak, baina partida banako berdinketarekin despeditu zen.

Bidezarra liderrak 40 puntu ditu. Lagun Artea 3. postuan dago, 30 punturekin, eta Etxarri Aranatz 6.a da, 25 punturekin. Asteburuan egun sailkapenean zortzigarrena den Donezteberen kontra ariko da Lagun Artea eta Beriainen jokatuko du Etxarri Aranatzek, sailkapenean 24 punturekin zazpigarrena eta arerio zuzena den Beriainen kontra. Sailkapeneko berdinketa apurtzen joateko aukera paregabea dute talde sakandarrek.