Izaskun Beunza seigarrena Nafarroako Kros Luzean

Guaixe 2017ko urt. 30a, 16:06

Lizarran jokatutako proban Antonio Etxeberria (28:54) eta Maitane Melero (26:42) gailendu ziren

Duela aste pare bat Nafarroako Kros Laburreko Txapelketa jokatu zen eta asteburu honetan, aldiz, Nafarroako Kros Luzeko Txapelketaren txanda izan da. Lizarrako Los Llanos parke zoragarrian jokatu zen lasterketa.
Gizonezkoek 9,4 km zituzten aurretik eta azkarrena Beste Iruña taldeko Antonio Etxeberria izan zen (28:54). Etxeberriak 23 segundo atera zizkion Real Sociedad taldeko Javier Nagoreri (29:17). Beste Iruñako Aritz Munarriz etxarriarra 59.a sailkatu zen (34:49) eta Beste Iruñako Mikel Astiz ihabartarra 60.a (34:50).

Emakumezkoek 7,3 km zituzten aurretik. Maitane Melerok eta Vanesa Pachak lehia oso estua izan zuten eta, azkenean Grupompleo Pamplona Atletico taldeko Maitane Melero gailendu zen (26:42), Hiru-Herriko Vanesa Pachari 16 segundo aterata (26:58). Beste Iruña taldeko Izaskun Beunza olaztiarra 7.a sailkatu zen (29:14).