Sakandarrak ongi Idiazabalgo herri krosean

Guaixe 2017ko urt. 31a, 09:01

Iker Mintegi, kadeteen podiumeko gorenean.

Raul Audikana izan zen sakandarren artean azkarrena, helmugan 22.a eta Iker Mintegik kadete mailako proba irabazi zuen

Sakandarrak 37. Idiazabalgo Herri Krosean (10,12 km)
Proba absolutua
1.Aitor Mimenza (Elorrio): 35:50
22.Raul Audikana (Olaz): 36:31
28.Sergio Garcia de Eulate (Alts): 36:47
118.Fran Araña (Arb): 41:09
300.Manuel Larraza (Etx): 46:23
321.Aingeru Azazeta (Alts): 47:22
447.Fco. Manuel Campos (Etx): 51:40
522.Ainhoa Markinez (Olaz): 1:01:28

Kadeteak
1.Iker Mintegi (Alts).

Igandean 529 korrikalarik osatu zuten 37. Idiazabalgo herri krosa. Elorrioko Aitor Mimenza (32:50) eta Hernaniko Maitane Guerrero (38:53) izan ziren txapeldunak. Sakandarrek lan polita egin zuten eta azkarrena Raul Audikana olaztiarra izan zen, helmugara 22. postuan sartu eta gero (36:31).

Iker Mintegi txapeldun kadeteetan
Aipatzekoa da Iker Mintegi altsasuarrak Idiazabalgo kadete mailako proba irabazi zuela.