Zalduak galdu egin zuen azken jardunaldian

Guaixe 2017ko ots. 1a, 12:27

Elomendiko Futbol Txapelketa. 16. jardunaldia: Zaldua 0 – Bidezarra 3

Elomendiko Futbol Txapelketan 16. Jardunaldia jokatu da asteburuan. Etxarrengo Zalduarendako ez zen jardunaldi ona izan, Bidezarrak 0 eta 3 hartu baitzuen menpean Arakilgo taldea.

Sailkapenean Unzitik jarraitzen du lider (40 puntu) eta Zaldua laugarrena da, 28 punturekin. Asteburuan sailkapenean 13.a den Ageri taldea izango du aurkari Zalduak, Ukarren.