Argindar dorre baten matxurak mozketak eragin zituen

Guaixe 2017ko ots. 6a, 14:09

Joan den asteko haizeteek argindar sareari eragin zion. Txipu bat argindar sarearen gainera erori eta dorre baten haustura eragin zuen Urdiainen. Horregatik, osteguneko 15:00etatik 22:20era argindarrik gabe egon ziren Bakaikun; Iturmendin eta Urdiainen ere ordu luzez izan ziren argindarrik gabe, 17:30etik 22:30era arte gutxienez; Etxarri Aranazko osteguneko etena ordu baten ingurukoa izan zen eta puntuala Altsasun.

Ostiralean Red Eléctrica Españolako langileak dorrea konpontzen ari ziren, eta Burundako hiru herrietan, ostiralean, 20:00etan berrezarri zen argindar zerbitzua. Bitartean, Iberdrolak ekipo elektrogeno handiak jarri zituen hiru herrietan, 800 bezerori zerbitzua emateko eta ostiralean argindarra izan zuten. Hala ere, konponketengatik Bakaikun, Iturmendin, Urdiainen eta Etxarri Aranatzen hainbat argi mozketa izan ziren ostiralean. Azken horretan, auzoka izan ziren, 10:30etik 14:00ak aldera arte eta 6:20 aldetik 20:00ak arte.

Argazkiak: Iberdrola.