Haizeteak errepideetara zuhaitzak bota zituen

Guaixe 2017ko ots. 6a, 15:51

Asteburuan jo duen haizeak eragina izan du errepideetan. Egiarretarako errepidean zuhaitza erori eta hura kendu behar izan zuten. Sakanako Autobian (A-10) Uharte Arakil parean eroritako adar batek auto bat kaltetu zuen eta Foruzaingoak beharrezko diligentziak egin behar izan zituen. Altsasun, bestalde, Zelandi eskolako teilatu zati bat eror zitekeelako, segurtasun neurri gisa, sokaz hesitu zuten.