Asteburuan Binakako Txapelketako hasierako ligaxkako 11. jardunaldia jokatuko da. Elezkano II.ak eta Zabaletak Irribarria eta Rezusta izango dituzte aurkari larunbatean Labriten. Gaur aukeratuko dute materiala, Labriten, goizeko 11:30ean.
Bestalde, igandean Tafallak hartuko du Ezkurdia-Merino eta Victor-Albisu pilotarien arteko hil ala biziko lehia. Materiala gaur aukeratuko dute, 16:00etan, Tafallan.