Bost bikote EHko mus txapelketara

Guaixe 2017ko ots. 9a, 16:13

Arbizun jokatzen. Argazkia: www.ehmus.eus

Euskal Herriko must txapelketako kanporaketak jokoan dira. Arbizun 19 bikotek eman zuten izena. Ilbeltzaren 29an Karrika tabernan jokatu zen kanporaketako podiuma eta, ondorioz, Nafarroako finalerako sailkapena hiru bikotek lortu zuten: Amaia-Mitxel, Alain Berastegi-Fran Balda eta Koldo Flores-Gorka Iriarte.

Altsasuko kanporaketa Zubi-ondo elkartean jokatu zen larunbatean. Dozena bat bikotek parte hartu zuten eta finalera iritsi ziren bi bikoteak Iruñean jokatuko den Nafarroako finalerako txartela eskuratu zuten. Otsailaren 25ean Iruñean lehiatuko dira Altsasuko muslari txapeldunak, Amaia eta Kopi, baita txapeldun-ordeak Joakin eta Alejandro. Altsasuko kanporaketako podiuma Anso aita-semeek osatu zuten.


Altsasuko podiuma. Argazkia: Javi Moreno.