Itsaso-Orkoien 2, zirkuitu sinpleko 220 KV-eko argindar linearen garraio gaitasuna handitzeko proiektuaren kontsulta epea martxan dago. Hala jakinarazi zien Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Kalitate eta Ingurumen Ebaluazio eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiak Sakanako hainbat udalei ilbeltzaren 25ean. Kontsulta epeko lehen tramite hori, ingurumen dokumentua, proiektuak ukitutako erakunde eta pertsonei bidali die.
Oskiatik Etzegaratera Sakana zeharkatzen duen argindar linea da Red Electrica Españolak indartu nahi duena. Proiektuan jasotzen denez, ez da ez linearen ibilbidea aldatuko ezta argindar dorreen kokapena aldatuko ere. Hala ere, Sakanan 18 dorreri altuera gehiago emanen nahi zaiela azaltzen da. Horrek dorre jakin batzuen inguruan zuhaitzak moztea ekarriko duela ere gaineratzen du.
Sustrai Erakuntza fundazioko Martin Zelaiak esan digunez, “hau ez da linea berria. Bestea, Deikaztelu-Itsaso linea egiteko lehen pausoa da. Planifikazioan hala dio, lehenik dagoenari potentzia handitu behar zaiola eta gero bestea egin behar dela”. Azken horrekin dute kezka fundazioan eta, horregatik, Zelaiak “adi egoteko” deia egin du. Bestetik, gonbidapena luzatu du fundaziokoak: “proiektu honek herriren batean inpaktu handia sortzen duela uste duten udalek gurekin harremanetan jarri daitezke”.
Altuera handituko duten dorreak | ||
Herria | Kopurua | Zenbat metro altuago |
Altsasu | 2 | 4 |
Urdiain | 3 | 4 |
Iturmendi | 1 | 4 |
Bakaiku | 1 | 4 |
Etxarri Aranatz | 3 | 4 (2) / 7 (1) |
Arbizu | 1 | 6 |
Arakil | 9 | 4 (6) / 6 (1) / 7 (2) |
Guztira | 20 |
Mozketak | ||
Herria | Zuhaitz mota | Azalera m2 |
Altsasu | Pagoa | 3.727 |
Urdiain | Haritza / Pagoa | 532 |
Bakaiku | Sahatsa | 99 |
Etxarri Aranatz | Pinua | 315 |
Arbizu | Fruta-arbolak | 72 |
Uharte Arakil | Haritza / Larra / Lizar | 314 |
Guztira | 5.059 |