Haizetea, eta ondorioak

Guaixe 2017ko ots. 13a, 09:35

Eguraldi iragarpenak dio egunean zehar hego-ekialdeko haizeak indarra galduko duela. Baina atzo iluntzetik haize-bolada handiak izan dira Sakanan. Gaur gauean Aralarko metereologia estazioan 161,1 km orduko haize boladak neurtu dira eta Etxarri Aranazkoan 112,4koak. Horien ondorioz, hainbat zuhaitz, adar, antena, teila eta seinale erori dira, baita edukiontziak tokiz mugitu ere. Argi mozketa txikiak ere izan dira. Orain Etxarri Aranatzen ez dago argirik. Errepidera atera diren gidariak Ihabar moduko haizeguneetan tentuz ibili behar izan dute, 90 km/o abiadura gainditu gabe.

Argazkiak:
@Hitzondo
@ies_altsasu_bhi
@andermgt
@policiaforal_na