Zalduak Apoloren kontrako garaipen polita lortu zuen

Guaixe 2017ko otsailaren 14a

Elomendiko sailkapenean laugarrenak dira Arakilgoak

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 18. jardunaldia jokatu da. Arakilgo Zalduak Apolo izan zuen aurkari eta 3 eta 0 irabazi zuten arakildarrek. Sailkapenean Unzitik jarraitzen du lider (44 puntu) eta Zalduak laugarren postuari heltzen dio (34 puntu). Asteburuan Zalduak taldeak sailkapenean azkena den Basati hartuko du, Lekunberrin.