Galdeano-Lokiz-Ganuza, Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2017ko ots. 15a, 11:39

Igandean, 7:30ean aterako da autobusa, Olaztitik

Sakanako Mendizaleak taldeak Lizarraldean barna mendi ibilaldia antolatu du iganderako, otsailaren 19rako. Galdeanotik aterata, Lokiz mendizerra izango dute helburu mendizaleek, azkenean Ganuzara heltzeko.

Autobusa goizeko 7:30ean aterako da Olaztitik, eta izena eman duten mendizale sakandarrak herriz herri hartuko ditu. Izena ematea ostegun gauean itxiko da, ohiko tokietan eta herrietako arduradunei hots eginez. Egunez kanpo izena emateko, autobusean lekua egonez gero, 639 11 76 31 telefonora hots egin behar da.