Gailurra Xtreme programan Euskal Herriko mendi lasterketa, proba eta maratoi esanguratsuak pantailara eraman nahi dituzte. Ibon Gaztañazpik eta Irati Andak gidatuko dute saioa, eta hainbat kirolari ospetsuen laguntza izango dute. Otsailaren 23an hasiko dira Gailurra Xtrem emititzen.
Ostiral honetan Uharte Arakil-Beriain Km Bertikala probak duen ibilbidea grabatuko dute Gailurra Xtrem-eko kideek eta ETBtik deialdia egin dute, ostiralean, 16:15ean, Beriaingo gailurrean jendea egoteko.