Sakanako Mankomunitateak Sakanako futbol kluben laguntzarekin antolatutako Sakanako Futbol Topaketetan, kimuen mailako futbolariak berriro ere zelaietara bueltatuko dira. Hiru asteko atsedenaldiaren ondoren, igandean kimuen mailako 9. futbol jardunaldia jokatuko da Altsasun, Olaztin eta Urdiainen.
Sakanako Futbol 8 Topaketak
Kimuen 9. jardunaldia (igandean)
10:00etan: Etxarri Aranatz – Kaixo (Dantzaleku)
11:00etan: Tipi-Tapa / Sutegi (Olazti)
12:00etan: Lagun Artea – Urdiain (Urdiainen)