Joxeja Maiza hamargarrena Antzuolan

Guaixe 2017ko ots. 22a, 10:55

Proba osatu zuten 242 korrikalarien artean Juanjo Igarzabal gailendu zen (1:04:38

Asteburuan Antzuolako 8 miliak mendi lasterketa jokatu zen (13,8 km). 242 korrikalarik lortu zuten proba despeditzea, Juanjo Igarzabal (1:04:38) eta Maider Gaztañaga (1:18:31) buru zirela. Joxeja Maiza etxarriarrak proba polita egin zuen eta hamargarrena iritsi zen helmugara (1:12:23). Maite Zabaleta etxarriarra 188.a sailkatu zen sailkapen absolutuan (1:38:28).

Reparaz eta Rosado gazteendako Lezo-Jaizkibelen
IV. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren barruan (14 km), Gazteendako II. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa prestatu zuten, ibilbide laburragoa zuena (7,5 km). 10 gazte animatu ziren eta Imanol Clavo lezotarra izan zen azkarrena (36:07), Asier Reparaz arbizuarraren aurretik (36:43). Ander Rosado arbizuarra 6.a iritsi zen (42:58).