Azkue fundazioak Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du, Argia aldizkariaren laguntzaz. Euskaraz sortzen diren blogak ezagutu, zabaldu eta sustatzeko helburua du. Euskaraz idatzitako 129 blog aurkeztu dira lehiaketara eta haietako bakarren baten aldeko botoa emateko epea martxoaren 10era arte izanen da. Gogoko blogaren alde edozeinek eman dezake botoa. Sortzaileen, erabiltzaileen eta epaimahaiaren botoekin lau kategoria horietako bakoitzerako hiru blog finalistak aukeratuko dira.
129 blog horietatik kultura arlokoak dira gehienak, 58 (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika…); 27 aisialdia mailakoak (zaletasunak, kirola, bidaiak...); 21 gizarte eta politika kategorian (historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea…) eta, azkenik, zientzia eta teknologia mailako (natura, osasuna, arkitektura, informatika...) 23 blogek eman dute izena Blogetan! lehiaketan izena.