V. Valtierrako Duatloian sakandarrak ongi

Guaixe 2017ko mar. 1a, 11:47

Juan Luis Maiza 15.a sailkatu zen eta Iñaki Gallegok paratriatlen kategorian irabazi zuen

Sakandarrak V. Valtierrako duatloian
1.Marcos Yaniz (Saltoki-Trikideak): 1:00:20
15.Juan Luis Maiza (Sakana T.T.): 1:03:42
21.Francisco Javier Gomez (Sakana T.T.): 1:04:07
37.Ivan Sobredo (Sakana T.T.): 1:06:14
38.Gorka Garcia (Sakana T.T.): 1:06:15
41.Isidro Asurabarrena (Sakana T.T.): 1:06:21
46.Juan Carlos Gomez (Sakana T.T.): 1:06:32

Abian da Nafarroako duatloi denboraldia. Otsailaren 19an V. Valtierrako Duatloia jokatu zen (5 km korrikan, 21 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). 170 duatletek osatu zuten proba eta Saltoki Trikideak taldeko Marcos Yaniz izan zen azkarrena (1:00:20). Sakana Triatloi Taldeko kideek maila bikaina eman zuten. Juan Luis Maiza etxarriarra izan zen azkarrena, 15. postuan sartu eta gero. Paratriatleten kategorian Sakana Triatloi Taldeko Iñaki Gallego gailendu zen.

Altsasuko Duatloia martxoaren 18an eta Arbizukoa 25ean
Martxoan sartu garen honetan, berehala jokatuko dira Sakanako Duatloi probak. Altsasuko Duatloia martxoaren 18an jokatuko da eta izena ematea zabalik dago www.navarratriatlon.com web gunean. Arbizuko duatloia, aldiz, martxoaren 25ean jokatuko da.