Extremera Nafarroako PPko buru izateko hautagai

Hala izanen da ostiraleko 19:00etarako 90 babes lortzen baditu. Juan Antonio Extremera Apestegia aurreko legegintzaldian eta honetan PPk Etxarri Aranatzen duen zinegotzia da eta alderdiaren Nafarroa iparraldeko arduraduna ere. PPk otsailean Madrilen egin zuen kongresurako Nafarroako ordezkaritzako partaide izan zen Extremera, popular nafarren artean babes handiena lortu zuen konpromisarioa izan zen.

Pablo Zalbak zuzendutako kudeaketa batzorde batek zuzendu du Nafarroako PP. Baina Zalba ICOko ardura hartu duenez, popular nafarrek hilaren 25ean eginen dute kongresua Iruñean. Extremeraz aparte Ana Beltran parlamentaria aurkeztuko da Nafarroako PPren lehendakari postura. Beltranek alderdiaren zuzendaritzaren babesa du. Bai batak bai besteak ordainketak egunean dituzten 350 bat afiliatuetatik 90en babesa beharko dute hautagaitza aurkezteko. Extremerak Diario de Noticias egunkariari azaldu dionez, babesak jaso arren berak batasuneko zuzendaritza osatzeko batere arazorik ez luke.