Uraren inguruko gazte-ikerketen lehiaketa

Guaixe 2017ko mar. 2a, 16:25

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, eta Lanbide Heziketako ikasleek Stockholmeko Uraren Sariaren (Stockholm Junior Water Prize) gazte edizioan parte hartzeko aukera dute. Ikasleek honako gaien inguruan egin beharko dituzte lanak: ur-baliabideen kudeaketa, uraren babesa eta haren tratamendua. Gainera, izan daitezke esperimentazio zientifikoan eta teknologien garapenean oinarritutako ikerketak edo izaera sozialeko lanak, jada eginak direnak. Lanak banaka edo bikoteka aurkeztu daitezke, tutore batek gainbegiratuta.

Estatuan sariketaz arduratzen da Uraren Eskola, eta Nilsa enpresa publiko nafarrarekin akordioa sinatu du. Parte-hartzaileek lanak apirilaren 7a baino lehen bidali beharko dute  hola@laescueladelagua.com e-posta helbidera. Aurkeztutako lanen artean bat Espainia ordezkatzeko aukeratuko dute eta talde egileak Suediara bidaiatuko du. Beste lan batzuen aitormena eginen du epaimahaiak ere.

Informazio gehiago hemen.