Nafar Lansarek jakinarazi duenez, aurreko hilabetean Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda zeuden sakandarren kopuruak %4,38 jaitsi zen; 44 pertsona gutxiago zeuden. Hau da, 961 sakandar zeuden hilaren akaberan izena emanda. 2016arekin alderatuta langabeziak %14,04 jaitsi da. Ibarreko benetako datua izateko Iruñeko zabalguneko bulegoan izena emanda arakildarren eta irurtzundarren kopurua beharko litzateke. Otsailak, bestalde, 388 kontratu itxi ziren Altsasuko enplegu bulegoaren bidez, haietatik 37 bakarrik ziren mugagabeak.
Nafarroari dagokionez, otsailean 522 langabe gutxiago zeuden. %1,27ko jaitsierak herrialdeko langabezia 40.720 pertsonetan utzi du. Aurreko urtean baino 4.376 gutxiago. Generoari dagokionez, emakumezko langabeak 23.057 dira (%0,8ko jaitsiera eta 190 gutxiago). Gizonezko langabe nafarrak 17.663 dira (%1,8ko jaitsiera eta 332 gutxiago).