Izurdiagak hartuko du ibarreko zuhaitzaren eguna

Guaixe 2017ko mar. 3a, 11:01
Joan den urtean Itxasperrin izan zen ospakizuna.

Larunbatean, 10:30etik aurrera, Izurdiagako futbol zelaian.

Urtetik urtera ibarreko herri batetik bestera salto egiten duen hitzordua da Arakilgo zuhaitzaren eguna. Joan den urtean Egiarretako Itxasperri ermitan izan zen hitzordua. Aurten, berriz, Izurdiagako futbol zelaian. Zuhaitz eguna ez da haurrek eta helduek eginen duten landaketara mugatuko. 10:30ean eskulan tailerra dago iragarria. Ordu erdi geroago, 11:00etan, zuhaitzak landatuko dituzte. Eta lanada despeditu ondoren, eguerdian, otamena izanen da parte-hartzaile guztiendako. Udalaren Kultura Zerbitzutik arakildarrei parte hartzeko gonbidapena egin diete, baita joanen direnendako oharra eman ere: aitzurra eraman.