Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017

Lazkoz eta Lakuntza final-erdietarako sailkatu dira

Guaixe 2017ko mar. 6a, 11:45
Iruritako final-laurdeneko bertsolari seikotea. Ezkerretik lehena Saats Karasatorre Martinez. Argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea

Karasatorre 14,5 punturegatik ez da hurrengo fasean sartu.

43. Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken final-laurdena jokatu zen atzo eta Uharte-Iruñeko saioaren ondoren final-erdietarako sailkatutako 18 bertsolarien zerrenda zehaztuta gelditu da. Horien artean bi sakandar daude: final-laurdenetan 2. gelditu den Eneko Lazkoz Martinez etxarriarra (344 puntu) eta 16. sailkatu zen Oier Lakuntza Irigoien urdiaindarra (288 puntu). Txapelketan parte hartzen zuen hirugarren sakandar Saats Karasatorre Martinez 25. sailkatu da (265,5 puntu).

Azken hori izan da txapelketan parte-hartzen azkena. Aurre-kanporaketako saioa irabazi ondoren, Iruritako gizarte-bilguneko saioan aritu zen, 150 bertsozaleren aurrean. Karasatorrek puntu erdiagatik ez zuen bosgarren postua lortu Iruritan. Estreinako aldia txapelketan eta etxarriarrak merezimenduzko 25. postuan sailkatuta bukatu du.

Finalaurrekoak
Lehiaketan aurrera egin duten 18 bertsolariak hilaren 18tik aurrera jokatuko diren hiru saioetan neurtuko dira. Aurreneko finalerdia Berako kultur etxean jokatuko da 17:30ean. Oholtzan Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Ander Fuentes, Kotte Plaza, Alazne Untxalo eta Eneko Lazkoz ariko dira. Azken finalerdia hilaren 26an jokatuko da, Agoizko kultur etxean, 17:30ean. Honako seikotea neurtuko da: Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Patxi Castillo eta Oier Lakuntza.

www.bertsosarrerak.eus  
Web orri horretan eros daitezke saioetarako sarrerak.

Puntuazioa  
Bertsolaria Puntuak
1. Aimar Karrika Iribarren 344.50
2. Eneko Lazkoz Martinez 344.00
3. Julio Soto Ezkurdia 343.50
4. Xabier Terreros Gartzia 321.50
5. Xabier Maia Etxeberria 308.50
6. Iñigo Olaetxea Alzugarai 307.50
7. Julen Zelaieta Iriarte 306.00
8. Iker Gorosterrazu Elizagoien 300.00
9. Joanes Illarregi Marzol 299.50
10. Eneko Fernandez Maritxalar 298.50
11. Saioa Alkaiza Guallar 296.50
12. Ander Fuentes Mujika 290.50
13. Kotte Plaza Etxenike 290.50
14. Josu Sanjurjo Alzuri 289.00
15. Patxi Castillo Graciarena 288.50
16. Oier Lakuntza Irigoien 288.00
17. Mikel Lasarte Zia 284.00
18. Alazne Untxalo Erregerena 280.00
19. Amaia Elizagoien Varela 279.00
20. Iban Garro Alzuri 273.00
21. Oskar Estanga Ezkurdia 272.50
22. Irati Majuelo Itoiz 268.00
23. Sarai Robles Vitas 266.50
24. Ekaitz Astiz Martinez 266.00
25. Saats Karasatorre Martinez 265.50
26. Egoitz Gorosterrazu Elizagoien 263.50
27. Ioar Tainta Noble 262.00
28. Oskar Sanz de Acedo Pollan 255.50
29. Sahats Aleman Sadaba 251.50
30. Joana Ziganda Olano 248.00