10 sakandar Lilatoian

Guaixe 2017ko mar. 6a, 14:52

Igandean Lilasterketak hartuko du haren lekukoa, Altsasun

Sakandarrak 28. Lilatoian (5 km)
1.Izaro Rubio (Ordizi): 17:53
93.Amaia Aristu (Olaz): 23:36
233.Claudia Cardad (Irur): 26:02
234.Norma Legarra (Irur): 26:02
1.341.Haizea Artola (Itur): 32:07
1.342.M.Jose Lpz. De Goikoetxea (Iturm): 32:07
1.350.Cristina Okariz (Arb): 32:08
1.355.Aitziber Berastegi (Lak): 32:08
2.187.Amaia Checa (Alts): 34:20
2.371.Laura Candelas (Alts): 34:47
3.474.Ainhoa Urbe (Arb): 37:11

Donostiako 28. Lilatoiak marka guztiak apurtu zituen, iaa 6.000 emakumek hartu baitzuten parte igandean antolatutako Lilatoian (5 km). Kirolaren bidez emakumeen espazioa aldarrikatu nahi izan zen lasterketa honetan, eta emakume korrikalariek berdintasuna, indarkeria matxistaren amaiera eta Izar eta Sararen etxeratzea eskatu zituzten, besteak beste. Milaka emakume horien artean Izaro Rubio ordiziarra izan zen azkarrena (17:53). Helmugaratu zirenen artean 10 sakandar zeuden eta Amaia Aristu olaztiarra izan zen azkarrena, helmugan 93.a (23:36).

Igandean Lilasterketa Altsasun
Donostiako emakumeen lasterketa bukatuta, igandean Altsasuk hartuko du lekukoa, igande eguerdian jokatuko baita Lilasterketa. Korrika, oinez, txirrindulaz, patinez… nahi den eran, Altsasuko Udaleko Berdintasun Arlotik bertan parte hartzeko deia egin diete emakumeei.