Beñat Katarain bigarrena III. Galar Trailean

Guaixe 2017ko martxoaren 7a

Hassan Ait Chaou korrikalariaren atzetik sartu zen lakuntzarra. Jose Luis Beraza lehen beteranoa izan zen

Sakandarrak III. Galar Trailen (18 km)
1.Hassan Ait Chaou (Billabona): 1:23:43
2.Beñat Katarain (Lak): 1:27:55
8.Jose Luis Beraza (Uharte): 1:33:05
12.Joxeja Maiza (Etx): 1:35:40
29.Mikel Satrustegi (Arru): 1:42:28
37.David Mutiloa (Irur): 1:44:59
174.Aitor Salinas (Etx): 2:07:46
252.Felix San Roman (Alts): 2:16:24

Sakandarrak Aiako mendi lasterketan (15 km)
1.Jokin Lizeaga (Urnieta): 1:07:07
48.Iker Flores (Urd): 1:23:57
174.Mikel San Martin (Etx): 1:41:37
224.Ander Rosado (Arb): 1:49:31
227.Erkuden San Martin (Etx): 1:50:10

Igandean III. Galar Trail mendi lasterketa jokatu zen Arlegin (18 km, 1.960 m gainbehera, guztira). Sakandarrak oso fin ibili ziren, tartean Erreniega (1.037 m) ganditu beharra zegoen proban. 353 korrikalarik osatu zuten proba eta Hassan Aito Chaou izan zen irabazlea (1:23:43). Billabonakoak hasieratik hartu zuen aurrea eta txapelduna izan zen, merezimendu osoz. Ia 4 minutuko aldea atera zion Beñat Katarain Razkin lakuntzarrari (1:27:55). Bikain ibili zen Beñat. Jose Luis Beraza uhartearra 8.a sartu zen (1:33:05) eta lehen beteranoa izan zen. Emakumezkoetan Maria Loizu Chao nagusitu zen (1:54:40).

Igandean, Aian, 287 korrikalarik osatu zuten VI. Aiako mendi lasterketa (15 km). Jokin Lizeaga urnietarrak (1:07:07) eta Oihana Azkorbebeitia abadiñoarrak (1:21:21) irabazi zuten proba. Sakandarren artean Iker Flores izan zen azkarrena. Urdiaindarra 48. postuan sartu zen (1:23:57).