Itzagara Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2017ko mar. 9a, 10:05

Martxoaren 26an izango da irteera eta izena ematea zabalik dago

Sakanako Mendizaleak taldeak hilero mendi irteera bat antolatzen du. Martxoko irteeran Itzagara joango dira, Itzaga haitza igotzera. Martxoaren 26an izango da ibilbidea, baina aurretik eman behar da izena autobusa antolatzeko. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Olaztitik eta herriz herri geldialdiak egingo ditu Sakanako mendizaleak hartzeko.
Ohiko tokietan, herrietako arduradunei esanez eman behar da izena, edo, bestela, 639 117 631 telefonora hots egin behar da, martxoaren 23a baino lehen.