Institutuko ikasle bat Lanbide Heziketako Olinpiadetan

Guaixe 2017ko mar. 9a, 14:59

SpainSkills, Lanbide Heziketako Olinpiadak jokatu ziren Madrilgo IFEMA feria-gunean larunbatean. Lanbide Heziketako 25 ikasketetako probak jokatu ziren. Nafarroako ordezkaritza lau institututako zazpi ikaslek osatu zuten. Haien artean Sakana Lanbide Heziketa institutuko Veselin Kastamanov ikaslea zegoen. 21 urteko iruindarra mekanika-diseinuan, CADen, lehiatu zen.