Lau herri eskola Nafarroako Eskola Kontseiluaren jardunaldietan ariko dira

Guaixe 2017ko mar. 9a, 19:51

Nafarroako Eskola Kontseiluaren XIX. Jardunaldiak Landa Eremuko Eskola Nafarroan gaia izanen du ardatz. Hezkuntza komunitatetik eta komunitatera hausnarketak ekartzea bilatzen dute Jardunaldiek. Honakoak dira, besteak beste, aurtengo helburu nagusiak: eremuko eskola definitzea, beste lurraldeetan eredugarriak diren landa eremuko ereduak ezagutzea, hezkuntza komunitatea eta inguruaren arteko harremana aztertzea, landa eremuko zenbait ezaugarri landu edota Nafarroako landa eremuko eskoletan egiten diren esperientzia esanguratsuak partekatzea. Jardunaldiak Nafarroako Museoaren Areto Nagusian apirilaren 7 eta 8an izanen dira. Hizlarien artean Uharte Arakil, Arbizu, Urdiain eta Olatzagutiko herri eskolak izanen dira, larunbatean. Familia, irakasle, profesional eta udal arduradunei zuzenduta daude jardunaldiak.