Beteluk hartuko du Nafarroako Herri Kirol Jokoetako bigarren jardunaldia

Guaixe 2017ko mar. 9a, 16:31

Igandean, 11:00etan, Betelun. Ororbian jokatutako lehen jardunaldian ongi aritu ziren Sakanako taldeak.

Aurreko igandean hasi ziren 2017ko Nafarroako Herri Kirol Jokoak. Nafarroako Herri Kirol Federazioak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatutako jokoetako lehendabiziko jardunaldia Ororbiak hartu zuen. Kimuen mailako proba konbinatua, haur mailako proba konbinatua, kadete mailako proba konbinatua eta, azkenik, haur eta kadete mailako sokatira probak jokatu ziren. Jakina denez, Sakanako Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletatik sortutako 15 talde ari dira bertan lehiatzen.

Gure taldeak bikain
Ongi aritu ziren gure taldeak. Kimuen mailako proba konbinatuan Andra Mari 1 izan zen lehena (6:56), Iñigo Aritza 2 bigarrena, 2 segundora (6:58) eta Andra Mari 3 hirugarrena (6:58). Andra Mari 5 5.a sailkatu zen (7:02), Andra Mari 4 7.a (7:09), Andra Mari 2 8.a (7:17), Iñigo Aritza 3 10.a (7:23), Andra Mari 7 11.a (7:28), Andra Mari 6 14.a (7:32) eta Iñigo Aritza 1 18.a (7:36).

Haur mailako proba konbinatuan Araxes gailendu zen (9:08), Iñigo Aritzaren aurretik (9:14). Andra Mari 2 bosgarrena izan zen (9:52), Andra Mari 1 zortzigarrena (10:15) eta Andra Mari 3 hamargarrena (10:37). Eta kadete mailako proba konbinatuan Basaburuak irabazi zuen (10:41). Andra Mari hirugarrena sailkatu zen (11:22).

Sokatirako probetan, haurren mailan (480 kilo) A multzoan Andra Mari 3 izan zen onena( 5 puntu) eta B multzoan Iñigo Aritza (5 puntu), Andra Mari 2 (4 puntu) eta Andra mari 1 (3 puntu) taldeen aurretik. Kadeteen mailan (540 kilo), A multzoan Basaburuak eta Andra Marik berdindu zuten (2,5 puntu).

Nafarroako Herri Kirol Jokoen bigarren jardunaldia igandean jokatuko da, 11:00etan, Betelun.