Erabaki askeko funtsetik 1.242.445,5 euro jasoko ditu Sakanak

Guaixe 2017ko mar. 10a, 08:43

Etxarren eta Egiarreta Ekairako bidetik.

13 udalek eta 16 kontzejuk Nafarroako Gobernuak emandako dirua zertara bideratuko duten erabaki dezakete.

Nafarroako Parlamentuak 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana onartu zuen abenduaren 1ean. Planaren printzipioak dira: lurralde-oreka, gizarte-elkartasuna, plan zuzentzaileei lotutako oinarrizko zerbitzuak gehitzea, prozeduren azkartasuna eta ekitate-bermea toki obraren finantzazioan. Planak hiru ardatz nagusi ditu: inbertsio-programa, toki programazioa eta erabaki askeko funtsa.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak asteartean argitaratu zuen erabaki askeko funtsaren banaketa zehatza. 23 milioi euro dira Nafarroako udal eta kontzejuen artean banatu dituenak. Toki erakundeek erabaki beharko dute zertara bideratuko duten diru-laguntza: zenbaki gorritan duten diru-zaintzara, amortizazioetara edo inbertsioak finantzatzera. Udalek eta kontzejuek hilaren 28ra arteko epea dute alegazioak aurkezteko.

Dirua banatzerakoan Nafarroako Gobernuak erabaki du “biztanle gutxieneko udalerriei lehentasuna ematea, eta ez biztanle kopuruaren araberako banaketa proportzional hutsa egitea”. Hala, 3.000 biztanletik gorako toki erakundeek 23 milioi euroen %73,91 jasoko dute (17 milioi) eta 3.000 biztanletik beherakoek gainontzeko %26,09 (6 milioi). Populazioaren araberako eskalak egin dituzte eta horren arabera herriendako diru kopuru finkoak ebatzi dituzte. Sakanaren kasuan eskalako hiru zati erabili dira: 10 eta 50 biztanle artean dituztenendako 20.545 euro; 51 eta 3.000 biztanle artean dutenek biztanle kopuruaren arabera, proportzionalki dagokien zenbatekoa jasoko dute, gutxienekoa 20.589,32 eurokoa da eta gehienezkoa 148.000 eurokoa eta, azkenik, 5.001 eta 10.000 biztanle artean dituztenendako 170.000 euro.

%5,4
Sakanak Nafarroako Gobernuaren erabaki askeko funtsaren ehuneko hori jasoko du, herrialdeko populazioaren %3,35 ginen. 2015eko populazio datuak hartu dituzte ekarpenen banaketarako. 2016an sakandarrak Nafarroako populazioaren %3,16 ginen.

Erakundea Populazioa 2017ko ekarpena 2018ko ekarpena 2019ko ekarpena
Altsasuko Udala 7.490     170.000,00
         
Arakil        
Aizkorbe* 22     20.545,00
Ekaiko Kontzejua 37     20.545,00
Etxarrengo Kontzejua 154     25.039,45
Etxeberriko Kontzejua 55 20.762,14    
Egiarretako Kontzejua 72     21.496,63
Errozko Kontzejua 80     21.842,27
Izurdiagako Kontzejua 163     25.428,29
Satrustegiko Kontzejua 50     20.545,00
Urritzolako Kontzejua 20     20.545,00
Hiriberriko Kontzejua 135 24.218,55    
Ihabarko Kontzejua 126     23.829,70
Zuhatzuko Kontzejua 41     20.545,00
         
Arbizuko Udala 1.111     66.386,71
         
Arruazuko Udala 108     23.052,01
         
Bakaiku Udala 339     33.032,39
         
Ergoiena        
Lizarragako Kontzejua 187   26.465,21  
Dorraoko Kontzejua 111   23.181,63  
Unanuko Kontzejua 99   22.663,17  
         
Etxarri Aranazko Udala 2.426 123.201,40    
Lizarragabengoa Kontzejua 40 20.545,00    
         
Irañetako Udala 172   25.817,14  
         
Irurtzungo Udala 2.194 113.177,82    
         
Iturmendiko Udala 388   35.149,44  
         
Lakuntzako Udala 1.257   72.694,66  
         
Olatzagutiko Udala 1.520     84.057,59
         
Uharte Arakilgo Udala 840   54.678,13  
         
Urdiaingo Udala 681 47.808,53    
         
Ziordiko Udala 389   35.192,64  
Guztira urteka / denera 20.307** 349.713,44 295.842,02 596.890,04
Ekarpenaren ehunekoa urteka   28,15 23,81 48,04
Urteka ekarpena jaso duten erakundeek 6. 3 udal / 3 kontzeju 8. 5 udal / 3 kontzeju 15. 5 udal / 10 ko.
         
*Aizkorbeko Kontzejua desegina dago eta Arakilgo Udalak jasoko du dirua.  
**2015eko datua.        

 

Erakunde motaren araberako banaketa  
Erakundea Ekarpena Ehunekoa
Udalendako 884.248,46 71,17
Kontzejuendako 358.197,04 28,83
  1.242.445,50 100,00