Errigora garaia

Guaixe 2017ko mar. 9a, 18:25

Errigoraren uztaberriaren aurkezpena.

Nafarroako hegoaldeko uzta, uzta berria, Euskal Herriko etxeko sukalde guztietara zabaltzen du Errigorak; euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Udazkenean egin bezala udaberrian ere gauza bera eginen du. Errigorak oraingoan bi eskaintzarekin heldu da: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio-birjina (5 litroko bidoiak) eta kontserba latak (pikillo piperrak, zainzuriak, orburuak, barazki-menestra, potxak, tomate frijitua eta kremak). Gainera, oraingoan Errigorak beste pauso bat eman du eta ohiko produktua edo ekologikoa eskatzeko aukera eskainiko du.

Errigorakoek nekazari, elaboratzaile, nekazari-sindikatu eta ekoizpen kontseiluekin lankidetza bideak garatu ditu. Eta udaberriko kanpaina bateratua da horren ondorioetako bat, eskaerari erantzun egokia emateko beta izatea. Hala, orain eskatutakoak bi epe desberdinetan jasoko dira; olioa apirila hasieran eta kontserbak garagarrila hasieran. Ordainketa eskaera jasotakoan eginen da.

www.errigora.eus
Ekimenari buruzko informaziorako gunea.