1080 euroko pentsio minimoaren alde.

Fernando Iriarte Larrea, Nafarroako Pentsionistak Martxan. 2017ko mar. 10a, 08:22

kolaboratzaileak

Nafarroako Pentsionistak Martxan elkarteko kideak gara. Gure elkarteak Herri Ekimen Legegile bat aurkeztu dio Nafarroako Parlamentuari, honako bi puntu hauekin:

Gutxieneko pentsioa 1080 eurora igotzea.
Gutxieneko pentsio hori bermatuko duen lege bat egitea.

 7.000 nNafarrek baino gehiago berretsi dute ekimen hori. Behin legezko baldintzak bete ondoren, une honetan parlamentuak osoko bilkura noiz egingo zain gaude, bertan  parlamentariek gaiaren inguruko erabaki bat hartuko baitute. Herri Ekimen Legegilea ere bultzatu nahi dugu,  kontzentrazio bat antolatuz. Parlamentuan osoko bilkuran defendatzen dugun bitartean egingo dena.

Gaur egun, Nafarroan 132.000 pentsiodun gara, eta horietatik 85.000 inguru 1.000 euro baino gutxiago kobratzen dugu, eta gainerako 50.000 lagunek 600 baino gutxiago, eta gehienak emakumezkoak diraizanik. Gizarte  osoari dei egiten diogu datorren mMartxoaren 16ean, osteguna, goizeko 10:00etan, Foru Parlamentuaren aurrean (Sarasate etorbidea, Iruñea) egingo dugun kontzentrazioan parte hartzera.

Deialdi honek hiru ezaugarri nagusi ditu:

1.    Nafarroako Legebiltzarrera giltzarri den une betean iritsiko gara, hain zuzen, bertan erabakitzen denean pentsiorik apalen gehiengoari (besteak beste, alargunen pentsioei) osagarri bat ematea.

2.    Herri Ekimen Legegilea babestu dugun aldetik (7.000 lagun baino gehiago Nafarroan), Nafarroako Legebiltzarrari eskatzen diogu eska dezan Nafarroaren esku uztea honako eskumen hauek: gizarte segurantza eta era guztietako mutuak.