Emakumeen kirol erakustaldia

Guaixe 2017ko mar. 10a, 12:00

Larunbatean, 17:00etatik aurrera, Altsasuko Zelandi kiroldegian

Martxoaren 8aren inguruan Altsasuko Udalak Emakumeen Bilgunearen bitartez antolatutako ekitaldien barruan, emakumeen kirol erakustaldia hartuko du Zelandi kiroldegiak larunbatean, 17:00etatik 19:00etara. Bertan, Altsasuko kirol eskola guztietan trebatzen diren neska eta emakumeek hartuko dute parte. Kirol eskola bakoitzak 10 minutuko tartea izango du erakustaldia egiteko.

Ekitaldiarekin, besteak beste, emakumeek kirola egiten dutela, kirolariak direla, kirol guztietan aritzen direla eta kirola egiten ongi pasatzen dutela erakutsi nahi da.