Garcia de Eulate hirugarrena eta Astiz laugarrena Arangurenen

Sergio Garcia de Eulate, artxiboa.

Duatleta sakandarrek primerako maila eman dute. Larunbatean Altsasuko Duatloia jokatuko da

Sakandarrak V. Aranguren Bailarako Duatloian
1.Iñigo Sevillano (Arenas): 49:24
3.Sergio Garcia de Eulate (Sak): 49:38
4.Mikel Astiz (Saltoki) 49:48
19.Juan Luis Maiza (Sak): 52:48
20.Fco. Javier Gomez (Sak): 52:55
38.Juan Carlos Gomez (Sak): 55:29
44.Mikel Lakuntza (Sak): 56:06

Asteburuan Arangurengo Duatloia jokatu da (5 km korrikan, 15 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). 148 duatletek lortu zuten proba bukatzea, Arenas taldeko Iñigo Sevillano buru zela (49:24). Sakandarrek lan bikaina egin zuten. Sakana Triatloi taldeko Sergio Garcia de Eulate altsasuarra hirugarrena sailkatu zen (49:38) eta Saltoki Trikideak taldeko Mikel Astiz ihabardarra laugarrena (49:48).

Larunbatean, Altsasun
Larunbatean jokatuko da Sakana Triatloi Taldeak antolatutako Altsasuko Duatloia. Goizean kategoria txikikoen probak izango dira, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarriak, eta, arratsaldean, proba nagusia.