Zabaleta, materiala aukeratzera

Guaixe 2017ko mar. 15a, 08:30

Etxarrengoak, Elezkanorekin, Olaizolarekin eta Untoriarekin batera, larunbateko partidako materiala aukeratuko du gaur Labriten

Larunbatean Elezkanok eta Zabaletak Olaizola II.a eta Untoria izango dituzte aurkari Labriten, Binakako finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldian. Bi bikoek galdu egin zuten lehen jardunaldian, eta, beraz, lehen puntua lortzeko irabazi beharrean daude, bai ala bai. Hortaz, larunbateko partida final aurreratu bat izango da.

Partida erabakiorrerako pilotak gaur aukeratuko dituzte, 11:30ean, Labriten.